Boroa jatetxean bizitza errazten dizugu

Nahi izatera, edozein ospakizun ahaztezin bilakatzeko lagungarriak diren zerbitzu guztiak eskaini ahal dizkizugu.

Ezkontzetarako edukiera:
Gehienez. 210 jankide.

Ezkontzak eta Jaunartzeak

Gure esperientzia luzea eta gure jardute ona abian jartzen dira antolatzen ditugun ekitaldietan. Xehetasun oro zehaztasun osoz mimatu eta zaintzen dugu. Horri esker, Boroa BORRAR leku bikaina da zure ospakizunetarako.

Terrazan ospakizun zibilak
egiteko aukera eskaintzen dugu

AUTOBUS-ZERBITZUA

Gure ibilgailuak edozein talde motaren beharrizanetara egokitzen dira. Alde batetik, erabiltzaile-multzo handienak garraiatzeko 72 plazako autobusak ditugu eta, beste alde batetik, 9 plazako minibusak ditugu talde txikiagoentzat. Horrez gain, luxuzko autoak ditugu, erosotasun osoko garraio pertsonaletan erabiltzeko

Ezkonberrientzako luxuzko autoak edo antzinakoak ditugu.

ARGAZKI-ERREPORTAJEA

Argazkilari modura 25 urte baino gehiago eman ostean, gure lanbidean ñabardura txikiena ere garrantzitsua dela uste dugu. Horregatik, gure lan guztietan egoera aproposenak sortzen saiatzen gara, sentimenduak sorrarazteko xedez.

LORE-DEKORAZIOA

1990azaz geroztik, Javier Elorz eta bere lantaldeak lore-dekorazioaren kontzeptu berri bat eskaintzen dute, sormen eta originaltasun askorekin, modu horretan, bere sorkuntza guztiek kutsu artistikoa dute.

Flores Elorz espezialista da ezkontzak eta bestelako ekitaldiak dekoratzen.

Gozatu Boroan duzun egun handiaz, egin zure ezkontza esperientzia ahaztezina.

Gure eskaintza pertsonalizatua da erabat; zure ezkontza paregabea izango da, baita janaria ere.

Etorri gurera, ezagutu Boroa BORRARren xarma eta konta iezaguzu egun berezi hori nolakoa izatea nahi duzun.

HITZARTU BISITA